Quiénes somos
Argiola, Zestoako energia berriztagarrien komunitatea da. Bere helburu nagusia, batetik, energiaren inguruko lanketa bat egin eta herritarrak alor horretan ahalduntzea izango da eta, bestetik, energia berriztagarrietan oinarritutako autokontsumorako proiektuak eraikitzea. Talde honek, hausnarketa kolektibo baten bitartez, modu kritiko eta kontzientean soluzio demokratikoak eraikitzea bilatzen du. Gure lana behetik gorakoa izango da, guretzat premiazkoa delako kudeaketa- eta erabakitze-maila guztietan herritarren partaidetza ardatz izango duten alternatibak sortzea.